XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak Lurden

Lanak lantei, gizonak mogitu dira Lurderat: gehiago izan zitazkeen: bainan bortz milako hori ere bada zerbait, sasoin huntan, bereziki indar eta fede gaitza erakuten delarik.

Zer indarra! Nahiz udako lanek akituak, nahiz piaiek eta hoinbertze itzulik ere zainak hildumatzen dituzten, gure beilariek izan dute kalipu eta berthute; bozak hasteko ozen, garbi eta azkar ziren, bai mezetan, bai prosesionetan. Paristar beilariak zentzordatuak eta harrituak zauden kantu hoien uhaldeari. Eri gaichoak kontent, ararteko puchantak bazituztela, zeruaren inharrosteko.

Eta fedea, orotan iguzki, Lurden.

Ah! ez zen basa-ahalgerik: nun nahi othoitz, nun nahi kofesa, noiz nahi kanta, gogoak eman arau komunia! Ur bazterrean ala arbola-azpietan bada zonbait arima chuchendu denik; eta zonbat arrosario orotan erran dutenik! Zer Kredoa, gauak gauari, mila argien erdian, eta gero bi aphezpikuen benedizione ospatsua! Zer komunione-aldia hamalau aphezek betan eman-eta-eman ari zirelarik!

Egia erran, gaueko prediku denboran han-hemenka lo-kuluchka zonbait ere egin dituzte: bainan André dena Mariak ikusten du; badaki gure lan, entsegu eta akiduren berri, eta benedikatzen ditu.

Bainan estazioneak nola ez aipha? Ez da egiazko beilarik, nun ez den gogoan emaiten zer pairatu duen Jesusek gu guzientzat. Lurden erran ditake Andre-dena-Mariak Jesusen ganat geramatzala eta kurutzearen bideak zerurat.

Eta azken meza, Mgr-Saint-Pierrek emanik, zer gauza ederra! Ai Lurden, bere gocho berezia bazuen eskuarazko Anjelusak, bazterrak dardarikatzen zituelarik, eta zeruko Amari beilarien ondar egurra igortzen ziolarik, ezkila-errepiken erdian!

Eta gero, itzultzeko tenorea! Alportchak hustucheak ziren eta arinduak! Arimak aldiz betheak ziren eta Jainkoaren graziaz pisuzko.

Zer bozkarioa gizon-bihotz hoitan guzietan! Jainkoa nola ez zuten laudatuko, gizonak egin dituelakotz eta Ama bat eman diotelakotz zeruan!